PLAZA ABORDAIA!

2022ko ikuskizun berria

Haur-berbena. Animazioa eta joko parte hartzaileak

Familiei zuzendutako ikuskizuna. Publiko mota guztiek badute aukera parte hartzeko!

Denbora luzez itsaso zabalean galduta egon ostean beraien tripulazioa berritzeko intentzioaz lur hartu dute PIRATOIAK, pirata alaiak alegia.

Herriz herri froga ezberdinen bitartez beraien kofradiara haur eta heldu alaienak eta jostagarrienak gehitzeko asmoarekin helduko dira. Horretarako froga ezberdinak gainditu beharko dituzte tripulazioaren parte nahi izan duten txiki zein helduek.

Barre zartadak, jolas kanoikadak eta sormen erasoez lagunduta PIRATOIEK plaza hartuko dute, haur eta helduekin jolasaren abenturan bat eginez asperdura garaitzeko eta herriko bihotzak alaitzeko.

Goazen PIRATOIEKIN batera jaia abordatzera!!!

Antzezleak

Ezaugarri eta behar teknikoak